XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zertarako ziren debekuak inork errespetatzen ez bazituen.

Ze errespeto gutxi behar zen alde hartan erretzeko behean horretarako leku jakin bat egonda.

Lodikoteak ez zuen erreakzionatzen.

-Zer gertatu da? esan zuen atzeragoko bidaiari batek.

Inork ez zion erantzun.

Zutik zeuden guztiek lodikoteari begiratzen zioten.

Norbaitek autobusaren argi orokorra piztu zuen.

Oso desorganizatua zegoen goiko alde osoa.

Hala zirudien, inor ez zegoela bere lekuan.

-Zergatik egin duzu hori Eh!?

-Zergatik egin duzu hori? esan zion bikoteko gizonak lodikoteari.

Borroka egiteko prest zegoela ematen zuen.

Umilatua sentitzen zen.

-Neska izan da.

-Neska ari zen erretzen esan zuen ume batek bera seinalatuz.

Lodikoteak ukalondoa kendu zion saihetsetik.

-Bai?

-Egia da hori? galdetu zion bikoteko gizonak.

Gaztea zen, zintzo aurpegikoa.

Hasierako purrustada eta gero, zer egin ez zekiela zegoen.

-Bai.

-Egia da.

-Nik ikusi dut esan zuen umeak.

-Zergatik egin duzu hori?

-Nire emaztea haurdun dago esan zion bikoteko gizonak.

-Eta haurdun egon ez banintz ere, zer?

-Ondo egongo al zen egin duena! atera zen bikoteko andrea bere lekutik mugitu gabe.

-Baina, berdin dio, Eduardo.

-Erotuta dagoen jendearekin ez dago ezer egiterik.

Isilune bat egin zen.

Beraien inguruan zutik zeuden bospasei bidaiariak kenduta, (...)